Markiegi Olazabal, Jose
Euskal idazle eta apaiz gipuzkoarra (Deba, 1893 - Donostia, 1936). Comillasko apaizgaitegian egin zen apaiz. Itzulpenak egin zituen, batik bat: Mixio-eskuliburua, 1931; San Luis'en bizitza, 1932; Gehon-en Txerren zubiko gertaria, 1934; Paul Humbert-en Eriotz bidea, 1935. Euskal aldizkarietako kolaboratzailea izan zen. Gerra Zibilean preso hartu eta fusilatu egin zuten.