Irigoien Etxebarria, Alfonso
Filologo, idazle eta olerkari bizkaitarra (Bilbo, 1929-96). Filologia klasikoko ikasketak egin zituen Salamancan. Euskaltzaindiaren Euskera aldizkaria berreraiki eta indartu zuen. Liburu asko argitaratu ditu: Sorterriaren alde (1976), Herrian bizi gara (1979), Orbel eta orri (1980), Las lenguas de los vizcaínos: Antroponimia y toponimia medievales (1985), En torno a la evolución y desarrollo del sistema verbal vasco (1985), Hi ta ni garade zu, to ez date no (1989), Kultura-hitzak euskaraz (1995), etab. Deustuko euskal filologiako irakasle katedraduna izan zen. Lehenik euskaltzain urgazlea eta 1963az geroztik euskaltzain osoa izan zen. Lau poema-liburu idazteaz gain, bertsolari-txapelketen antolatzaile, bultzatzaile eta epaimahaikidea izan zen.