literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Beccas, Charles

 

Euskal idazle lapurtarra (Ainhoa, 1847 - Bidarte, 1911). Baigorrin eta Miarritzen ibili odoren, Ahetzeko apaiza zelarik, hasi zen olerkiak idazten; Santsin izeneko olerkiarekin sari bat irabazi zuen Donibane-Lohizunen (1897). Flèment abadearen eskariz Euskaldunak Fededunak erlijiozko kantua idatzi zuen (1901) eta Charles Bordes-ek musika ezarri zion. Lurdesko Ama Birjinari eskainitako Ama, Euskaldunak egun zure oinetan daude eta Munduan ez da sosegurik olerki erlijiosoak eta Kalifornian artzain zegoen Manex Etxamendi bertsolariari eskainitako Manech Artzaina olerkiak ere idatzi zituen. Gai erlijiosoetakoak ez diren olerkietan, umore fina eta euskara garbi eta aberatsa dira ezaugarri nabariak.

 

Bilaketa