Zabala Etxeberria, Alfontso Maria
Euskal idazle gipuzkoarra (Ezkio-Itsaso, 1847 - Hernani, 1919). Gasteizen apaiztu zen. Euskal Jaietako epaimahaiko (1881) eta Euskal-Esnaleako zuzendaria izan zen. Ipuinak (Ondarrabi-ko Ama Guadalupekoaren kondaira, 1882; Gabon gau bat, 1887), komediak (Apari merke, 1911) eta bakarrizketak (Jauregierrotako-astoa, 1912) idatzi zituen.