literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Arana Goiri, Sabino

 

Euskal politikari eta idazle bizkaitarra (Abando, 1865 - Sukarrieta, 1903), Luisen anaia gaztea. Aita eta aitona untzigile karlistak ziren, baina Sabino euskara ikasten hasi berria zenean anaiarekin izandako eztabaidak abertzaletasunera eraman zuen. Karlistada garaian Lapurdira aldatu zen familiarekin, 1876an itzuliz; batxilergoa Urduñako jesuitetan egin zuen. Bartzelonara aldatu eta zuzenbidea, filosofia eta letrak eta natur-zientziak ikasteari ekin zion, baina ama hildakoan Bilbora itzuli zen (1888). Bizkaiko Aldundiak Bilboko Instituturako euskara-katedra atera eta Unamuno eta Azkuerekin batera aurkeztu zen, baina Azkuek lortu zuen postua (1887). Bizcaya por su Independencia lanarekin abiarazi zuen hizkuntza, politika, historia eta literaturaz osatutako obra joria. Sabino Arana EAJ alderdia, Bizkaitarra hilabetekaria, Baserritarra aldizkaria, El Correo Vasco lehen egunkari abertzalea eta La Patria astekariaren sortzailea izateaz gain, Euskeldun Batzokija sortu eta ikurrina asmatu zuen. Aranaren ideien aurkako etsaiek Sabino bi alditan espetxeratu zuten, bere aldizkariak galarazi eta bere batzokia itxiarazi zuten. Hala ere, Bizkaiko diputatua izatea lortu zuen. Aranaren ideologia politikoa »Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra» lemak laburbiltzen du: batetik, erlijioaren garrantzia aldarrikatuz eta bestetik, Euskadiren askatasunaren, endaren garbitasunaren eta euskara sendotzearen alde azalduz. Euskararen alorrean eragin handiko lanak egin zituen; ortografi sistema berria proposatu, asmatutako izendegi baten zerrenda kaleratu eta hitz berrien asmatzailea eta lexiko garbizaletasuna berriaren aitzindari eta defendatzaile sutsua izan zen (Etimología euzkérica, 1887; Gramática elemental del euskera bizkaino, 1888; Tratado etimológico de los apellidos euskéricos, 1895; Lecciones de ortografía vizcaína, 1896; Egutegi bizkaitarra, 1896, 1897 eta 1898; Deun ixendegi euzkotarra, 1910ean argitaratua).

 

Bilaketa