literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Lizarraga, Joakin
(izg. Lizarraga Elkanokoa)

 

Euskal idazle eta erlijioso nafarra (Elkano, Eguesibar, 1748-1835). Jesuita zen eta jesuitak Espainiatik egozteko agindua zabaldu zenean, Loiola utzi eta Elkanora itzuli zen (1767). Apaiztu eta bere jaioterriko erretore izan zen (1774-1835). Garai hartako euskal idazle nafar bakarra izan zen eta hegoaldeko goi-nafarreraz idatzi zuen gai erlijiosoak hartuta; poemak ere egin zituen. Ez zuen libururik argitaratu, zentsura handia baitzegoen, baina bera hil ondoren argitaratu ziren: Urteco igande guztietarako Placticac edo Itzaldiak (1846), Jesus, Copla guisa batzuc, molde guztitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac eta favoreac (1868), Jesu-Cristoren evanjelio sandua Juanec dacarran guisara (1868).

 

Bilaketa