Arakistain, Joan Benantzio
Euskal idazle gipuzkoarra (Deba, 1828 - Tolosa, 1906). Zuzenbidea ikasi arren kazetaritzan jardun zuen luzaroan. Azpeitia eta Tolosako jabetza-erregistroko arduradun izan zen. Erdaraz idatzi zituen lan erromantikoek eta dramek oso harrera ona izan zuten bere garaian (Tradiciones Vasco-Cántabras ipuinak, 1866; El Baso-Jaun de Etumeta; Laura eta Cuadros del Evanjelio). Euskalerria aldizkarian Lelo kantzoa euskal ipuina eman zuen argitara (1886).