literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Intxauspe, Emmanuel

 

Euskal idazle zuberotarra (Zünharre, 1815 - Omize-gañia, 1902). Baionako apaizgaitegian apaiztu eta San Leon ospitale zibileko kaperaua izan zen 1842-64 bitartean; orduan idatzi zuen Jincoac giçonareki eguin pactoac deboziozko liburua (1851). Bonaparte printzeak eskatuta San Mateoren ebanjelioaren zubererazko itzulpena (1856) eta Iturriagaren Elkarrizketak prestatu zituen (1857). Ondoren Le Verbe Basque bere lan nagusia, eta Apokalipsiaren zubererazko itzulpenak prestatu zituen. Baionako apezpikuaren idazkari nagusia izaki Vatikanoko kontziliora lagundu zion (1869). Ohorezko bikario nagusi eta Baionako karmeldarren komentuko nagusia izan zen. Idazle oparoa izan zen; Axularren Gero berrargitaratu zuen eta Le Peuple Basque, 1893; Maria Birjinaren hilabetia, 1894; Kantika Santiak, 1897 lanak idatzi.

 

Bilaketa