Arxu, Jean B.
Euskal idazle zuberotarra (Altzürükü, 1811 - La Reole, 1881). Itzulpen ugari egin zituen: Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae (1847) eta Oihenarten errefrauak frantzesera, La Fontaineren alegiak zuberera (La Fontaineren Aleghia-berheziak, neurthitzez frantzesetik uskarara itzuliak, 1848) eta Ruthen libria, Salomonen kantiken eta Jonasen libria itzulpenak Bonaparterentzat. Halaber, Kontu patriotikak kontakizuna prestatu zuen eta Uskara eta Frantzes Gramatika, uskalherrietaco haurrentzat egina gramatika-liburua ondu zuen (1852).