Xaho, Agustin
Euskal idazle, kazetari eta hizkuntzalari zuberotarra (Atharratze, 1810 - Baiona, 1858). Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen, eta erromantikoen aroa bizi izan zuen. Liburu oso ospetsu eta polemikoak idatzi zituen euskaraz zein frantsesez: Azti-beguia (1834); Voyage en Navarre pendant L'insurrection des basques (1830-35); A. Abbadiarekin Études grammaticales sur la langue euskarienne (1836); Histoire primitive des Euskariens-Basques (1847); Lelo ou la Navarre il y a 500 ans (1848). Baionan Ariel egunkari errepublikarra sortu zuen eta 1848ko altxamenduko buru izan zen; bere egunkariari Le Republicain de Vasconie ipini zion izena. Departamenduko Kontseilu Nagusiko kidea izan zen (1849-51). Euskal Herri osoan zabaldu zen berak sorturiko »Aitor» mito historiko-politikoa. Kantutegi bat eta lau hizkuntzatako (euskara, frantsesa, gaztelania eta latina) hiztegia utzi zituen.