Gamiz Ruiz de Oteo, Joan Bautista
Euskal idazle eta erlijioso arabarra (Maeztu, 1696 - Bologna, 1773). Jesusen Lagundiko anai laguntzailea izan zen. Iruñean finkatu zen eta bertan egin zituen poesiak, euskaraz (Euscaraz gaiztoetan; Oiñecochoa; Veste bat; Veste tumucho barri bat eta Vestearendaco) zein gaztelaniaz (A una presumida; A cierta doncella fea).