Basterretxea, Agustin
Euskal idazle bizkaitarra (Lekeitio, ~1700-64). Jesusen Lagundian sartu (1716) eta teologi eta filosofi irakasle izan zen. Urduña eta Lekeitioko komentuetan nagusi eta Bizkaian barrena misiolari ibili zen urtetan. Bertsoz idatziriko hiru liburu prestatu zituen: Guisonaren acabuco lau gausak; Anima penitente baten negarrac eta Jesuchristo gure Jaunaren Pasioa euscarazco versoetan.