literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Tartas, Joan

 

Euskal idazle zuberotarra (Sohüta, ~1611 - ?). Nekazari aberatsen semea zen. Arüe eta Atharratzeko erretorea izan zen. Ortesen argitaratutako Onsa hilceco bidia (1666) du obra nagusia. Katolikoek ondo hiltzeko egin behar dituzten prestaketen laburpena da. Euskalkiari buruz, egileak berak aitortzen du Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko euskalkietatik edan zuela, baina oinarri nagusia E-ko behe-nafarreraren aldaera den Amikuzeko azpieuskalkia da, eta latinezko hitz ugari ditu tartekaturik. 1672an Arima penitentaren occupatione devotaq argitaratu zuen.

 

Bilaketa