literaturaren zubitegia

1.116 idazle / 5.325 idazlan
7.854 esteka / 6.614 kritika / 1.828 aipamen / 5.587 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Enbeita Renteria, Kepa
(izg. Urretxindorra)

 

Bertsolari bizkaitarra (Muxika, 1878-1942). Bizkaian kopla zaharretatik bertsorako pausua eman zuen eta bertsolaria tabernatik plazara eraman eta duintasuna eman zion. Txirritarekin Getxon neurtu eta garaile suertatu zen (1905); geroztik, Aberri Egunak zirela medio, sabindarrek mitinetan hitz egitera deitzen zuten. Euskara, aberria, fedea eta baserria gaiak maiz erabili zituen bertsotan. Erraztasun handia zuen bertso zehatz eta dotoreak moldatzeko. Euskadi, Euzkerea, Ekin eta Argia euskal aldizkarietan azaldu ziren haren bertsoak. Sari ugari irabazi zituen Euskal Herrian eta Amerikan, bertso-paperak zirela eta. S. Onaindiak bildu ditu haren bertsoak Enbeita olerkaria (1878-1942) liburuan (1966).

 

Bilaketa