Bilbao Larrazabal, Alejandro
Euskal idazle eta erlijioso kaputxino bizkaitarra (Maruri, 1884 - Armintza, 1966). Iruñea eta Tuterako komentuan bizi ondoren apaizgoa utzi (1932) eta Armintzara erretiratu zen. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idatzi zuen (Biotza Abeslari, 1927; Lili-txingar, 1929; Txori egadak, 1964, olerki-liburuak eta Txomin arlote, 1929, haurrentzako ipuin laburra). Euskal-Esnaleako kolaboratzaile izan zen (1927).