Apalategi, Manuel Maria
Euskal idazle gipuzkoarra (Ataun, 1901 - Donostia, 1984). Bere artikuluak eta olerkiak, »Sabiaga» edo »Gudariarteko» izenez izenpetuak, euskal aldizkaritan barreiaturik daude. Lan asko idatzi ditu: Arrigarairen Grámatica del Euskera zuzendu eta argitaratu; Tagore-ren Amaren itzulpena, 1933; Gure aditza, 1960; Egiazko Jainkoa. Argentinako Boletin Americano de Estudios Vascoseko zuzendari izan zen, bertan euskal kulturari buruzko lan ugari argitaratu zuelarik.