Garbizu Salaberria Jon
Euskal idazle gipuzkoarra (Lezo, 1894 - Errenteria, 1930), aurrekoaren anaia. Literatur genero desberdinak landu zituen: olerkiak (Ostegun Deuna, 1924; Euskera arrobitzat), itzulpenak (Cervantesen La señora Cornelia, 1929), bakarrizketa (Aizkorri eta itsasoa) eta ipuina (Txori ausarditsuak). »Zubigar» izengoitia erabili zuen eta sari ugari irabazi zuen.