Epherre, Guillermo
Euskal idazle zuberotarra (Altzürükü, 1911 - Baiona, 1975). Baionako apezpikuaren idazkaria izan zen 1937-49 bitartean eta Baionako katedraleko ohorezko kalonje egin zuten 1949an. Debozioko liburuak (Katechima, 1941; Elizako libria, 1947; Haurren lehen katichima, 1956) eta Botzez ta bihotzez kanta-bilduma idatzi zituen. Gure Herriako zuzendaria eta Herriako kolaboratzailea izan zen. Euskaltzain osoa izan zen (1958-75).