Artola Elizetxea, Ramon
Euskal idazle gipuzkoarra (Tolosa, 1831 - Donostia, 1906), Pepe Artolaren aita. Bere lan gehienak Manterolaren Cancionero Vasco liburuan eta Euskal-erria aldizkarian jasoak daude; bertso batzuk Auspoa saileko Sagardoaren-graziya ta beste bertso asko liburuan, eta beste asko ahoz aho dabiltza herri-kanta bilakatu ondoren. Prosan, Gipuzkoako kondaira laster bat, itz-neurtuzko moldaeran idatzi zuen (1909).