Uranga Berrondo, Joan Inazio
Euskal idazle eta antzerkigile gipuzkoarra (Errenteria, 1863 - Donostia, 1934). Poesia (Urtearen lau erak, 1888; Ama euskara, 1890; Enadeen elkartasun maitia, 1899), komedia (Umezurtza, 1896; Manu, 1900), drama-saiakera (Aritzaren zumo gozua, 1896) eta bakarrizketak (Amets bat dirudi, 1908; Mani eta Mari-Mikela, 1910; Nere diruak, 1915) idatzi zituen.