Garitaonaindia Ariño, Bitor
Euskal idazle bizkaitarra (Zaldibar, 1876 - Donostia, 1929). Argia aldizkariaren sortzaileetakoa eta zuzendaria izan zen (1921). Argi Donea; Usandizaga; Euskal liburu sorta eta Ipuin laburrak umetxoentzat idatzi zituen, baina antzerkigile gisa nabarmendu zen: Iziartxo. Bi egintza'dun antzerkia (1917), Aitona ta billoba. Bi atal'dun antzerkia (1920) eta Ongillearen sariya (1922). Euzkal-Abeztiak, kanta-bilduma eta Or zaude Jesús; Negarrez sagrarion musika-lanak ere egin zituen.