Arzelus, Andres
(izg. Luzear)
Euskal idazle eta kazetari gipuzkoarra (Donostia, 1898 - Baiona, 1949). Bi bakarrizketa (Neskamearen marmarrak eta Euzkadi Agur!) idatzi eta Euskal Edestia liburua itzuli zuen. Euskal mugimenduaren sustatzaile eta hizlari bikaina izan zen.