Renteria, Gorgonio
Euskal idazle eta politikari bizkaitarra (Elantxobe, 1868 - Baiona, 1940). Filipinetan merkataritza-nabigazioko kapitaina izan zen. 1897-98 bitartean poesiak idatzi zituen Euskalzale aldizkarian: Euskaltzaleri; Amarentzat; Urruntasuna. EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari (1916-20), Bizkaiko diputatu (1917-20) eta Elantxobeko alkatea (1916) izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Baionara joan eta bertan hil zen.