Narbaitz, Pierre
Euskal idazle eta historialari nafarra (Azkarate, 1910 - Kanbo, 1984). Baionako katedraleko kalonjea eta Baionako bikario nagusia izan zen. Lan erlijiosoak egin zituen batik bat (Elizako liburua, 1945; Meza bezperak, 1961; San Frantzes Jatsukoa, 1966), baina bestelakoak ere baditu (Kattalinen gogoetak, 1954; Xaramela eta Lurdesko Lorea). Nafarroako historia sakon aztertu eta hainbat lan argitaratu zituen, gehienak frantsesez, Pierre Arradoy izengoitiaz. Euskaltzain osoa izan zen (1960-62).