Lertxundi Elizalde, Joani Batista
Euskal musikari eta idazle lapurtarra (Ziburu, 1908 - Belokeko abadia, 1995). Erlijioso beneditarra izan zen, Beloken ikasia. Jerusalemgo elizetan abesten diren kanta siriar zaharrak bildu eta aztertu zituen (1933-39). Belokeko abadian sartu (1941) eta elizako euskal kanten eta liturgiaren hobetu eta berritzeko lanak argitaratu zituen euskal aldizkarietan. Kantikak euskal meza-abestien bilduma (1948); Meza nausia; Sainduen historiak; Besta berriko Meza eta Salmoak egin zituen Iratzeder-ekin; Irakurgaiak nola kanta (1964) eta euskal liturgiaren berrikuntzarako Plaidoyer pour une liturgie bilingue basco-latine à l'usage des paroisses (1970) proiektua idatzi zituen.