literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Iraizotz, Polikarpo
(j.i. Agustin Zarranz)

 

Euskal idazle eta hizkuntzalari nafarra (Iraizotz, 1897 - Lekaroz, 1980). Erlijioso kaputxinoa, filologia erromanikoko ikasketak egin zituen Zurich-en. Iruñera itzuli eta Lekarozko eskolako irakaslea izan zen. Erroman kaputxinoen egoitzako gaztelaniako idazkariordea izan zen eta Ordenako idazkari nagusi izendatu zuten (1952). Lekarozera itzuli eta latinez, gaztelaniaz eta euskaraz egin zituen itzulpenak (Los ideales de San Francisco de Asís, 1926; Etxahun Euskaldunaren deitorea poesia, 1935; Arimaren Zuzenbidez, 1954). Bestalde, Urte guziko igande eta jai-egunetako Ebangelioak, 1933; David'en Eresiak, 1954 eta Urteko Igandeetako Omiliak, 1954 lanak idatzi zituen. Euskaltzain osoa izan zen 1968az geroztik.

 

Bilaketa