Eguzkitza Meabe, Joan Bautista
Euskal idazle bizkaitarra (Lemoa, 1875-1939). Zornotza eta Gasteizen ikasi, teologian lizentziatu eta eliz liburuak idazteaz gain, aldizkari askotan hartu zuen parte. Euskaltzaindiko 1921eko batzarrean «Euskara idatziaren batasuna» lana irakurri zuen. Itzulpenak ere egin zituen: Garbitokiko arimaren illa (1915), Andra Mariaren Loretako illa (1919) eta Argi Donea (1933). Kirikiño saria jaso zuen «Emakume Euskotarrak» artikuluarekin (1930). Euskaltzain osoa izan zen 1919.az geroztik.