Garmendia, Txomin
Bertsolari gipuzkoarra (Berrobi, 1934). Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapeldun (1967) eta txapeldunorde izan zen (1964). Euskal Herriko Bertsolari-txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen 1965, 1967, 1980 eta 1982an. Bertsolari, bertso-jartzaile eta artikulugile izateaz gain, Denbora pasa eta Bizitzaren arian (1982), Borda Berri'ko Gozo-Mikatzak (1983) eta Beltzak eta Zuriak Mendian Ardiak (1985) nobelak eta Bertsolari-Kurpila (1983) bertso-liburua idatzi ditu.