Hiriart Urruti, Jean
Euskal idazle lapurtarra (Hazparne, 1927-90). Ipar Euskal Herriko euskal aldizkarietan parte hartzeaz batera, Herriako zuzendaria izan zen 1966-68 bitartean. Afrikara joan zen misiolari 1968an . Erlijio-liburuak idatzi zituen (Jauna dut Argi, 1977; Artzain solas, 1980; Federa gidari, 1981; Izar alde, 1990). Baionako elizbarrutiko bikario nagusia eta 1976az geroztik euskaltzain osoa izan zen.