Muniategi, Sabin
Euskal idazle bizkaitarra (Gautegiz Arteaga, 1912 - Errenteria, 1990). Gernikan ikasketak egin, Filipinetara joan eta han hasi zen euskaraz idazten. Euskal aldizkarietan poesiak (Goiz-Aize, 1935; Bidean gora, 1970; Betiko alorrean, 1978) argitaratu eta Unamunoren El otro euskaratu zuen.