literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Iratzeder
(j.i. Jean Marie Diharce)

 

Euskal idazle lapurtarra (Donibane-Lohizune, 1920). Apaiztu zenean »aita Xabier» izena hartu zuen (1945). Teologia moraleko irakaslea eta Belokeko abadea (1972) izan zen. 1987an Afrikara joan eta hamazazpi hilabete ondoren itzuli zen. Bere poemen iturri nagusiak erlijioa, Euskal Herria eta familia dira: Pindar eta lano, 1941; Zeru-menditik, 1946; Herri-mina, 1952; Pasionea, 1954; Argiz Argi, 1957, etab. Hitz lauzko obra erlijiosoak eta antzerkiak ere egin ditu: Tontoteiko hiru semeak, 1947; Mortutik oihu, 1953; Fededunen Arbasoa, 1977; Amen besta, 1984; Aspaldiko zorra 1994. Euskaltzain osoa da 1962az geroztik eta 1991z geroztik EIZIEko ohorezko kidea.

 

Bilaketa