Orkaiztegi, Patrizio Antonio
Euskal idazle gipuzkoarra (Andoain, 1840 - Tolosa, 1924). Altzoko eta Elgoibarko erretore, eta Arrasateko eta Tolosako artzapeza izan zen. Bigarren Karlistadan Frantziara joan behar izan zuen, Santa Kruz-en laguna baitzen. Poesiak (Bagaramazki, 1910), antzerkiak (Txardin berriak, 1899; Sardinsaltzaileak) eta bestelakoak (Jesus eta Mariaren billerakoentzat itz neurtubac, 1881) idatzi zituen. Euskaltzain ohorezko egin zuten 1919an.