Ubillos, Joan Antonio
Euskal idazle eta erlijioso frantziskotar gipuzkoarra (Amasa, 1707 - Arantzazu, 1789). Goi-mailako ikasketak egin zituen Alcaláko Unibertsitatean eta, ondoren, Tolosako komentuan teologia eta filosofia irakatsi zituen (1755). Eskotoren filosofiari buruz hiru liburukiz (Philosphia rationalis, 1755; Philosophia transnaturalis; Philosophia naturalis, 1762) osatutako bilduma idatzi zuen latinez. Halaber, Fleury abadearen katezismoaren itzulpen egokitua prestatu zuen euskara garbi eta herritarrean: Christau doctriñ berri-ecarlea, Christauari dagozcan Eguia sinis-beharren berria dacarrena (1785).