Uriarte, Frai Jose Antonio
Euskal idazle bizkaitarra (Arrigorriaga, 1812 - Zarautz, 1869). Frantziskotarra zen eta komentuak itxi ziren garaian, Markinan finkatu eta herriz herri ibili zen misiolari. Luis Luziano Bonaparteren kolaboratzailea izan zen 1856az gero. Bibliaren lehenengo itzulpena egin zuen gipuzkeraz (1857-67), baina Testamentu Zaharreko hiru lehen liburuak baino ez ziren kaleratu. Bonaparterekin gutun-harreman handia izan zuen eta Londresen ere egon zen bitan berarekin. Bere itzulpenetan gai erlijiosoak (Jesus Sacramentaduari eta Ama doncella Mariari Visitac, 1856) eta gai profanoak erabili zituen (Karlistadak, Afrikako gerra, gabonetako gaiak, etab.). Bonapartek euskalkiak bereizteko eta indartzeko hasitako lanean esku hartu zuen.