Valverde, Antonio
Euskal idazle eta pintore gipuzkoarra (Errenteria, 1915 - Oiartzun, 1970). »Ayalde» ezizena erabili zuen. Con fondo de chistu (1965) eta Ibar ixillean (1970) idatzi zituen, prosa bizi eta gihartsuko artikulu-bildumak. Margoetan, paisajeak eta pertsonaiak kolore-kontraste dotoretan eman zituen, nolabaiteko kostunbrismotik oso berea egin zuen kubismoraino. Euskal idazle askoren marrazkiak eta erretratuak egin zituen. Euskaltzain urgazlea eta RSBAPeko kidea izan zen.