Duhalde, Martin
Euskal idazle eta hizlari lapurtarra (Uztaritze, ~1733 - Baiona, 1804). Larresoroko apaizgaitegiko zuzendari izan zen. Iraultza Frantsesaren ondoren Hernanira eta gero Oiartzunera ihes egin zuen. Meditaziorako esku-liburu bat idatzi zuen: Meditacioneac gei premiatsuenen gainean (1809). Hizkuntza aberatseko obra da eta bere garaiko ortografiaren aldetik berritzailea (g eta v letren erabilera).