literaturaren zubitegia

1.019 idazle / 4.898 idazlan
7.367 esteka / 5.986 kritika / 1.828 aipamen / 5.280 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jean Baptiste Daskonagerre

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Daskonagerre, Jean Baptiste

 

Euskal idazle eta politikari kontserbadore lapurtarra (Baiona, 1844-1927). Donibane-Lohizunekoa zela esan izan den arren, badirudi Baionan sortua zela. Parisen zuzenbidea ikasi eta notario izan zen Bastidan. Politikari emana erabat, behin baino gehiagotan diputatu hautatua izan zen. Les Echos du pas de Roland liburua argitara eman zuen (1867), »euskaratik itzulia» oharraz gehiago saltzearren. Irakurleek euskarazko jatorrizko testua eskatuta, obraren euskarazko itzulpena prestatzeari ekin zion. Hori egiteko gauza ez zenez, Larregi eta Giberten laguntzaz eta Vinsonen azken zuzenketekin, Atheka Gaitzeko Oihartzunak euskarazko moldaketa kaleratu zuen (1870). Euskaraz idatzitako lehen nobelatzat hartu zuen Lafittek. Frantziako Akademiako eta Ohorezko Legioko kide izan zen.

 

Bilaketa