Bustinza Ozerin, Rosa
(izg. Mañariko Errose)
(Mañaria, 1899-1953), aurrekoaren iloba. Euskal Herriko ipuinak batu, jantzi, idatzi eta argitaratu egin zituen. Irudimen aberatsa zuen; baserrietan zehar hamaika ipuin zahar jaso eta berpiztu zuen, euskal kulturarako eta etnologia aldetik balio handiko lana burutuz. Olerki eta kantu-letrak ere egin zituen; euskara erraz eta herrikoian sorturiko lanak hainbat euskal aldizkaritan barreiaturik daude. Euskalerriko Ipuinak izenburupean argitaratu dira bere ipuin eta alegiak.