literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.165 idazlan
7.841 esteka / 6.395 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Berrondo Lasarte, Pedro

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Oiartzun, 1919). Azkoitian apaiz egon ondoren Ekuadorrera joan zen misiolari (1949); handik itzuli (1965) eta Eibarrera eta ondoren Donostiara joan zen (1966). Pilar Cuadraren Perfil y pulso de Guipúzcoa, Miguel de Cervantesen Don Kijote Mantxa'ko (1977), Inazio Telletxearen San Ignazio de Loiola. Sólo y a pié eta J.M. Escribá de Balaguer-en Surco (Goldatz izenburuaz) lanak euskarara itzuli ditu. El Diario Vascon erlijio-gaiak landu eta »Euskeraz» ataleko arduraduna izan da. 1967-70 bitartean Euskaltzaindiaren Gipuzkoako arduradun izan zen. Euskaltzain urgazle eta 1991z geroztik EIZIEko ohorezko bazkide da.

 

Bilaketa