literaturaren zubitegia

1.106 idazle / 5.258 idazlan
7.848 esteka / 6.490 kritika / 1.828 aipamen / 5.580 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Berriatua Ibieta, Imanol

 

Euskal idazle eta erlijioso bizkaitarra (Elantxobe, 1914 - Jerusalem, 1981). Kuban egon zen misiolari (1937-50). Foruako frantziskotarren apaizgaitegiko erretore nagusi egin zuten (1952). Anaitasuna aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen. 1961az geroztik euskaltzain urgazle izan zen. Euskara erraz, garbi eta herrikoiaren defendatzailea, estilo argian idatzi zuen (Lagunarteko mezea, Kristiñau katezismo, 1960 eta Bermeoko arrantzaleen leksikua, 1963). Hainbat ipuin klasikoren itzulpenak ere prestatu zituen (Pinotxo; Mari Errauskin; Berunezko soldadutxoa; Paitakume itsusia; Katua zapatakaz, etab.). Israeldarrek hebreera irakasteko erabilitako teknikak aztertu eta euskarara egokitzen saiatu zen.

 

Bilaketa