Arrue Zarauz, Antonio
Euskal idazle eta politikari gipuzkoarra (Asteasu, 1903 - Donostia, 1976). »Urrea» izengoitia erabili zuen. Comunión Tradicionalista Vasca alderdiko Gipuzkoako buru izan zen. Egan aldizkariko zuzendaria izan zen (1932) eta Julio Urkijo Euskal Filologi Mintegiaren fundatzaileetakoa izan zen. San Sebastian y la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas; Cuatro poetas vascos eta Jan-Edanak liburuak idatzi zituen. Euskaltzain osoa izan zen (1954-77); abokatua izaki, Euskaltzaindiaren arautegiaren berriztatze-lanean gogotik aritu zen.