literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Aranzadi Etxeberria, Engrazio

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1873 - Bilbo, 1937), »Kizkitza» izenaz ere ezaguna. Sabino Arana ezagutu eta nazionalismoaren bultzatzaile sutsu bihurtu zen. Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako La invasión maketa en Guipúzcoa artikuluagatik Hendaiara bi urtez ihes egin behar izan zuen. Sabino hil ondoren alderdiaren eta eliz agintarien artean sortutako eztabaidak zirela eta, Aranzadi eskumikatu egin zuten. Euzkadi egunkari abertzaleko zuzendaria izan zen (1927 arte). Mugimendu abertzalea Europako joera politikoetara irekitzen saiatu zen, txekiar, kroaziar, irlandar eta beste hainbat herrirekin harremanetan jarririk. Hainbat liburu idatzi zituen: La Patria de los vascos, 1910; La Nación Vasca 1931; La casa solar vasca 1932 eta Ereintza 1935.

 

Bilaketa