Moulier, Jules
(izg. Oxobi)
Euskal idazle baxenabartarra (Bidarrai, 1888 - Hiriburu, 1958). Hiriburun apaiztu (1912) eta beste zenbait apaiz euskaltzalerekin bildu eta Gure Herria aldizkaria sortu zuen (1921). Poesiak (Bihotz-oihu-deiadar-nigar, 1914), bertsotan idatzitako fabulak (Alegiak, 1926) eta beste zenbait liburu argitaratu zituen (Heiatik zerura, 1935; Haur-elhe haurrentzat, 1944; Aintzina, 1944; Oxalde, 1949). Euskaltzain osoa izan zen (1951-58).