literaturaren zubitegia

1.103 idazle / 5.251 idazlan
7.848 esteka / 6.485 kritika / 1.828 aipamen / 5.579 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Zubiri Kortari, Enrike

(izg. Manezaundi)

 

Euskal idazle nafarra (Luzaide, 1867 - Iruñea, 1943). Donibane-Garazin eman zuen haurtzaroa. Madrilen eta Parisen egin zituen pintura-ikasketak. Euskal Herrira itzuli eta Iruñean irakasle-lanari ekin zion. Pinturan, paisajeak eta erretratuak landu zituen, korronte modernoetatik urrundua baina teknika bikaina agertuz. Aldizkarietan gai herrikoi eta kultuak landu zituen, behenafarreraz, era xume baina landuan. Gerra aurreko egunkarietan argitaratu zituen lanak: histori lanak (Orreaga'ko gataska; Napoleon'en bidea), gai herrikoiak (Piarrex'en izialdura; Kokotz arraintzaria), kultur gaiak (Euskuararen idazteaz; Zubero'ko euskuara), paisajeen deskribapenak (Udatik udazkenerat; Gure aurkintzak) eta pertsonaia historikoen biografiak (Huarte de San Juan, Azpilikueta, Etxepare), besteak beste.

 

Bilaketa