Añibarro, Pedro Antonio
Euskal idazle bizkaitarra (Areatza, 1748 - Zarautz, 1830). Apaiztu eta Zarauzko Misiolari Ikastetxeko misiolari apostoliko izan zen (1790-1830). Konbentzio-gerran preso hartu eta Frantziara bidali zuten. Debozio-liburuak (Cristau Doctriña; Ceñetan Eracusten baitire gure Fede Sanduco gauzaric bearrenac; Escu Liburua, eta berean eguneango cristiñau cereguiñac; Lora-Sorta Spirituala ta Propositu Santuac vicitza barri bat eguiteko; Misionari Euscalduna, Cristiñau dotriña ta Sermoiac Bizcai-errietan iracasten; Nequea Arindduric), itzulpenak (Palacios Aitaren Ramillete Espiritual eta Própositos, Axularren Gueroco Gueroren bizkaierazko itzulpena, Lamy-ren Lau Evangelioak batera alcarturic eta Toledoko artzapezpikuaren Artzai-Adibideak), gaztelania-euskara hiztegia (Voces Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra) eta hizkuntzari buruzko tratatuak (Crónica del Colegio de Zarauz eta Gramática Bascongada para el uso y alivio de párrocos y predicadores bizcainos, guipuzcoanos y navarros). Hauetariko asko Añibarro hil ondoren argitaratu ziren eta beste gutxi batzuk oraindik argitara eman gabe daude. Estilo didaktikoa zuen, argia eta sinonimo askokoa.