Iraola Aristigieta, Bitoriano
Euskal idazle gipuzkoarra (Pasai Donibane, 1841 - Donostia, 1919). Inprimategi bat zuen eta Donostiako zinegotzia izan zen urtetan. Ipuinak, bertsoak, itzulpenak (Ardita beti ardit, 1884), zartzuelak (Pasayan, 1888; Leokadia, 1891), antzerkiak (Onentzaro Gaba!; Txomin Donostiyan, 1891; Ergobiyan, 1902) eta bakarrizketak (Xordo, 1889; Ishkiña Mutrikun, 1909) idatzi zituen.