Monho, Salvat
Euskal idazle baxenabartarra (Isturitze, 1749 - Bardoze, 1821). Iraultza Frantsesaren garaiko zisma-egoera onartu ez eta konstituzioa ere zin egin ez zuenez, atzerriratu egin behar izan zuen (1799). Iraultza ostean Ipar Euskal Herriko hainbat herritan apaiz izan zen. Kristau-misterioak azaltzen zituen poesia erlijiosoa landu zuen batik bat. Lafittek bildu zituen Monhoren poesiak Poèmes basques de Salvat Monho. Présentés, transcrits, traduits et annotés liburuan (Baiona, 1972).