Dassance, Louis
Euskal idazle lapurtarra (Uztaritze, 1888-1976). Parisen nekazaritza-injinerutza eta letretako ikasketak egin zituen. Uztaritzeko alkate izan zen (1939-59). Nekazaritzaz arduratuta, hainbat proiektu garatzen lagundu zuen eta elkarte batzuetako kide izendatu zuten. Gure Herria aldizkariaren sortzaileetako bat (1921) eta bertako administratzaile izan zen (1928). Euskal Herriko kirol, botanika eta historiaz lan handia egin zuen; euskaraz zein frantsesez idatzi zuen. Eskualzaleen Biltzarra elkarteko lehendakari (1926-59), »Ikas» elkarte pedagogikoko ohorezko lehendakari (1957) eta Parisko »Conseil National de Défense des Langues et Cultures Régionales»-eko lehendakariorde izan zen (1960). Eskualduna, Herria, Gure-Herria, Bulletin du Musée Basque eta Gure-Almanaka aldizkarietako kolaboratzaile izan zen. Euskaltzain oso izan zen (1949-76).