literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Baroja Zornoza, Serafin

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1840 - Bera, 1912), Pio eta Ricardoren aita. Ikasketaz meatzetako injineru zen eta lanbideak toki batetik bestera eraman zituen bera eta familia. Liberal etsia izaki, karlisten aurkako kantak idatzi zituen, Manterolaren Cancionero Vasco bilduman jasoak. Gaciguezac olerki-bilduma kaleratu (1875) eta J.A. Santesteban-en musikaz Pudente lehen euskal opera ondu zuen (1878). Lutxi operaren letra, Amairu damacho zartzuela, Hirni, ama alabak drama eta Santo Tomaseko feriya eta Asto Contuac lanak ere idatzi zituen. Urumea eta Bai jauna, bai egunkariak sortu eta Iruñeko Euskara aldizkarian parte hartu zuen. Umorea da Serafin Barojaren lanaren ezaugarri nagusia; Donostian »a» letrari buruz pare bat orduko hitzaldi umoretsua eman zuen.

 

Bilaketa