literaturaren zubitegia

1.066 idazle / 5.136 idazlan
7.836 esteka / 6.349 kritika / 1.828 aipamen / 5.569 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Arregi Aranburu, Rikardo

 

Euskal idazle, kazetari eta kultur eragile gipuzkoarra (Andoain, 1942 - Mendaro, 1969). Bilbon ekonomi ikasketak egin eta euskal literaturako irakasle izateaz gain Yakin eta Zeruko Argia aldizkarietan esku hartu zuen, inoiz utziko ez zituen politika eta filosofi gaiak landuz. »Lauaxeta» saria irabazi zuen (1965). Euskara batuaren bultzatzailea eta Lur argitaletxearen sortzailea izan zen. Euskaltzaindiari alfabetatze-saila antola zezan proposatu zion eta horixe izan zen aurrerantzean gorpuztu zen helduen alfabetatze eta euskalduntzeko mugimenduaren hasiera (1966). Saio periodistikoa landu zuen informazio politikoa eta euskal kultura gai nagusi zituelarik: Politika estrukturak europear alkartasunean eta Politikaren atarian (amaitu gabea) obretan. Europako mugimendu politiko eta filosofiko nagusiak sakonki ezagutzen zituela erakutsi zuen, euskara argi, zehatz eta zorrotza erabiliz. Gerra ondoko belaunaldiaren kezka bere-berea zuen. Euskaltzain urgazlea zen eta Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala auto-istripuz hil zen.

 

Bilaketa